Aitor Arana

Aitor Arana Aitor Arana Luzuriaga Legazpin, Gipuzkoa jaio zen, 1963ko 21ean. Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria

Views 115 Downloads 0 File size 105KB

Report DMCA / Copyright

DOWNLOAD FILE

Recommend stories

Citation preview

Aitor Arana Aitor Arana Luzuriaga Legazpin, Gipuzkoa jaio zen, 1963ko 21ean. Euskal idazle emankorra eta hizkuntzalaria da. Hamazazpi urte inguru zituelarik hasi zen bere lehenengo urratsak ematen euskal literaturan, eta harrezkero, ibilbide luze eta oparoa izan du, urterik urte hazten doana. Bere lan ibilbidea euskal hizkuntzari lotua izan du betidanik. Gazterik, euskara irakasle aritu zen lau urtean zehar, hasieran Legazpiko AEKn eta udal euskaltegian ondoren. Hastapenetan, hainbat aldizkaritan parte hartu zuen. Sei urtean bere herrikoHots izeneko kultur aldizkarian aritu zen lanean, honen arduradun ere izan zelarik. Honez gain, Xut literatur aldizkarian ere ibili zen. Hogeita lau urterekin argitaratu zuen bere lehenengo liburua: Azkonarren laguna, (Elkar, 1987). Ordutik aurrera, hamarnaka liburu argitaratu ditu eta, oraindik orain, etenik gabeko ekoizpenean, liburu bat baino gehiago plazaratzen du urtean. Fikzioak hartzen du bere ekoizpenaren zati handi bat eta, batez ere, haur eta gazte literatura landu du. Helduentzako zenbait narrazio eta eleberri ere idatzi ditu. 1999. urtean Ipuin-entzulea lanarekin Euskaltzaindiaren eleberri saria irabazi zuen. Ibaizabal argitaletxeak 2001ean argitaratu zuen, Gailurrean bilduman sartuz. Istorioan emakume idazle baten bahiketa kontatzen da; bahitzaileak ez du askatuko bere inguruko ipuin bat idatzi arte. 2000. urtean Euskaltzaindiaren eleberri saria eskuratu zuen berriz ere, Historia lazgarria lanarekin, hilerri batean garatzen den beldurrezko istorioa da, 2002an Txalaparta argitaletxearen eskutik argitaratuko zuena.

Bibliografia: Narrazioa     

Atharratzeko erregina (2000, Hiria) Bervalen gertatuak (2000, Hiria) Gaueko ortzadarra (1997, Pamiela) Haize gorria (1999, Hiria) Hiru istorio bortxazko (2001, Hiria)

      

Ipuin entzulea (2001, Euskaltzaindia-BBK) Ipuin ilunak (1995, Haranburu) Ipuin lizunak (1994, Haranburu) Onan (2000, Txalaparta) Sexuketan (2002, Hiria) Ezohiko ipuinak (2005, Hiria) Lehenbiziko ipuinak (2005, Hiria)

Eleberria   

Historia lazgarria (2001, Euskaltzaindia-BBK) Bost ahizpa (2003, Euskaltzaindia - BBK) - 178 orr. Aita-semeak (2005, Hiria)

Saiakera  

BBK-Euskaltzaindia literatura sarien historia (19582003) (2004, Euskaltzaindia) Etruskoak. Ziurtasunaren eta zalantzaren artean (2004, Hiria)

Haur eta gazte literatura             

Azkonarren laguna (1987, Elkar) Amodioaren gazi-gozoak (2001, Ibaizabal) Buztantxoren larrialdiak (2000, Elkar) Erregina bahitua (2000, Edebe-Giltza) Herauskorritse (1998, Mensajero) Jainko txikia (1994, Elkar) Josu, Asier eta... (2000, Mensajero) Loaren bidez (1990, SM) Nitjerida eta Koomori saguzarrak (1998, Ibaizabal) Urtegi misteriotsua (1994, Elkar) Uxue eta Urtzi (1997, Ibaizabal) Afrikako semea (1991, Elkar) Irunberriko sorginak(2003, Txalaparta)

Antzerkia 

Azken gurasoak (2003, SM)



Lagun mina (2003, Euskaltzaindia - BBK)

Hizkuntzalaritza  

Zaraitzuko hiztegia (2001, Hiria). Zaraitzuera. Irakurgaiak (2004, Hiria).