Irakurketaren Ulermena Lantzeko Estrategiak

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea Irakurketaren ulermena lantzeko estra

Views 147 Downloads 22 File size 776KB

Report DMCA / Copyright

DOWNLOAD FILE

Recommend stories

Citation preview

Irakurketaren

ulermena lantzeko estrategiak Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Sarrera Ikasleek, irakurle konpetenteak izateko, prozesu hauek egiteko gauza izan behar dute: • Informazioa berreskuratzeko ( irakurketa-xedeari erantzuteko testuan esplizituki dauden datuak bilatu, aurkitu eta hautatzea. Ohiko jarduerak dira eskolan nahiz eskolatik kanpo.) • Testuaren ulermen globala egiteko (irakurritakoa prozesatzea eta ulertzea eskatzen du, testuak zentzu betea har dezan. Testuaren barne koherentzia antzeman behar da eta horretarako esanahi partzialak (esaldiena, paragrafoena...) elkarri lotu, harik eta zentzu orokorra eraiki arte.) • Testua interpretatzeko ( testuan esplizituki barik, atalen batean edo testuaren baitan ezkutaturik dauden ideiak eta informazioak identifikatzea. Prozesu horretan jarduera kognitibo asko abiarazten dira; lehen mailako eta bigarren mailako ideiak bereizten laguntzen duten haiek, kasu.) • Testuaren formari buruzko gogoeta egiteko eta balioesteko ( gogoeta medio, testuak ematen duen informazioa beste iturri batzuetako informazioekin alderatu behar da). • Testuaren edukiari buruzko gogoeta egiteko eta balioesteko (irakurlea testutik urrundu, modu objektiboan aztertu eta hizkuntza kalitatea balioetsiko du). or. 2

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Bigarren Hezkuntzako ikasleek… zailtasunak dituzte: Testuaren lanketa sakona egiteko. Testuaren ideia nagusia ateratzeko. Testuaren ideiak modu jerarkikoan antolatzeko. Testu batean baino gehiagotan agertzen den informazioa lotzeko. Testu baten atalak eta egitura identifikatzeko. Testua ikasleek daukaten aurre ezagutzekin lotzeko. Testu baten itxuraren eta edukiaren iritzi kritikoa eta balorazioa egiteko. Eta Bigarren

Hezkuntzako ikasleak gai dira, orokorrean:

Testu baten informazio esplizitua lortzeko. Hitzez hitzezko galderen erantzuna emateko. Testuaren zentzu orokorra jakiteko. Testuaren hartzailea/k nor/nortzuk den/ diren identifikatzeko. Testuaren atmosfera eta testuaren ezaugarri psikologikoa antzemateko. Orokorrean, hitzez- hitzezko informazioa ulertzen dute.

or. 3

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Estrategiak Ikaslea irakurle aktibo bihurtzea izango da hasierako aldiaren helburua.

IRAKURRI BAINO LEHEN Zer egiten du irakurleak? ● Irakurketaren helburua zehaztu: zertarako irakurriko duen testua zehaztu. ● ● ● ●

Aurretiko ezagutzak aktibatu. Iragarpenak eta irakurri aurretiko hipotesiak egin. Edukia eta forma, itxura aztertu gainetik (skimming teknika). Tresna digitalak: Kahoot, Padlet, Socrative...

Zer egin dezakegu irakasleok? ● Irakurketaren helburua, zertarakoa zehaztu. Gogorarazi gaiari buruz dakitena edo gai horri lotutako beste gai batzuei buruz eta aurretiko ezagutzak abiarazi. ● Testu-markei errepararazi: bazterretako zuriguneak, izenburuak, azpi-atalak, letra lodiak… ● Gaia fokatzeko, hitz ezagunak identifikatzeko eskatu: pertsonaien izenak, lekuak, irudiek islatzen dutena, argazki oinetako informazioa... ● Gaiak aurreratu eta ikasleen arreta bideratu atalik esanguratsuenetara. 1. Ikasleei galdera batzuk egin testuaren inguruko interesa pizteko eta aurretiko ezagutzak abiarazteko: a. Zein da testuaren jatorria? (Aldizkaria, egunkaria, Internet-etik hartutako testua…) b. Zein da testuaren egitura? Paragraforik, zenbat? Badago irudirik? Izenbururik badago? Azpititulurik? c. Testuaren helburu nagusia zehaztu: zertarako idatzi da testua? Informatzeko, narratzeko, iritzia emateko… or. 4

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

d. Zertarako ari garen testua irakurtzen zehaztu. Ideia orokorra lortzeko, informazio zehatza lortzeko, ondo pasatzeko… e. Hitz gakoak aukeratu eta haien esanahia azaldu. f. Gaiari lotutako bideotxo bat jarri.

2. ABC BRAINSTORM / ABC IDEIEN ZURRUNBILOA: ikasleek gaiari lotutako hitzak

pentsatuko eta adieraziko dituzte, betiere gaiari buruzko informazioa biltzeko. Edo. Txantiloia. (ikus 11. or.). 3. AMUA BOTA:

1. Idatzi gaiari lotutako esaldi batzuk: ● Idatzi esaldiak ikasleek gero beren iritziak eman ditzaten. (Esaldi tentagarriak, batzuk egiazkoak, beste batzuk ez). ● Esaldiak orokorrak izango dira. Modu honetan, ikasleek iritzia eman ahal izango dute testua irakurri baino lehen. ● Testua irakurri eta gero, ikasleek emandako iritzia baieztatu/ ezeztatu ahal izango dute. 2. Ikasleek txantiloia beteko dute testua irakurri baino lehen. (ikus 12. or.). 3. Irakurri baino lehen, iritzi desberdinak aprobetxatuta, eztabaidatu. 4. Testua irakurri. Ikasleek aurreiritziak baieztatu edo ezeztatu behar dituzte testuko informazioarekin. 5. Txantiloia betetzen amaitu. 6. Klaseko eztabaida egin: aurreiritziak aldatu dituzu? Bai/Ez. Zergatik? Zer topatu duzu testuan aurreiritzia baieztatzeko edo aldatzeko? Txantiloia (ikus 12. or.). 4. EDUKIA AURREIKUSTEN, BAIEZTATZEN / EZEZTATZEN ETA ARRAZOITZEN

Ariketa honekin gaiari buruzko ikasleen irakurri aurreko jakintza eta jakinmina handitu nahi dugu. ● Irakurri aurretik ikasle bakoitzak gaiari buruzko 4-5 iragarpen-esaldi idatziko ditu. (5 min.). or. 5

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

● Esaldiak komunean jarri (5 min.). ● Testua irakurri eta zerrendan markatu ea egindako iragarpen-esaldiak zuzenak izan ote diren. ● Ondoko zutabean azaldu zergatik iragarpena zuzena/okerra izan den. Txantiloia (ikus 13. or.).

IRAKURRI BITARTEAN Irakurtze eta ulertze prozesua kontrolatzeko fasea. Zer egiten du irakurleak:

● ● ● ● ● ●

Esanahia aurreratu. Galderak egin. Zalantzak argitu. Irakurritakoa laburbildu. Ulermen maila ebaluatu. Ulermena erregulatu.

Zer egin dezake irakasleak? ●

Ikasleen arreta bideratu testuko irudi eta eskemetara eta haien arteko loturak egin.



Testuaren alderdirik esanguratsuenei lotutako galderak egin ikasleen arreta bideratzeko.



Irakurtzen ari direnaren inguruan hitz egiteko proposatu. Irakurtzen den bitartean, askotan komeni da geldialditxoak egitea eta galderak egitea ziurtatzeko edukia ulertzen dela.

or. 6

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.



Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Zailtasunak azaleratu: hitz zailak, esaldien egitura, gaia… Ulertzen ez diren hitzak azpimarratu, gero talde handian esanahiak argitzeko.



Ikasleak ohitu galdetzera eta ulermen zailtasunak azaleratzera: hitzak, esaldiak, paragrafoen arteko loturak.



Testua ulertu ez badute berriro irakurtzeko aukera eman, testuinguruaren interpretazioa egiteko, hiztegietan edo entziklopedietan kontsultatzeko.



Bultzatu irakurketa modu kooperatiboan, elkarreragina bultzatzeko.

● Paragrafoen ideia nagusiak atera. Paragrafo bakoitzari “izenburua” ipini.

IRAKURRI OSTEAN Ezagutza berregituratzeko unea da. Zer egiten du irakurleak?

● Irakurritakoa berrantolatu eskema, buru-mapen, laburpenen, eskemen bidez. ● Irakurritakoa erabili ezagutza berria eraikitzeko. Zer egin dezake irakasleak? ●

Hitz egin irakurritakoari buruz eta zehaztu zein atal izan den zailena eta zergatiak.



Alderatu (horretarako aukerarik badago, liburuaren aurkibidea ikasleek ulertu dutenarekin eta ikusarazi zer garrantzia duten izenburuek eta epigrafeek laburpena egite aldera.



Gogorarazi, azpimarratu, lexiko berria. Egiaztatu esanahia benetan ulertzen dutela.



Eskatu irakurritakoa berrantolatzeko: eskemak, buru-mapak, laburpenak. or. 7

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.



Eman aukera irakurritakoa erabiltzeko, eta horrela, eraiki ezagutza berria.



Baloratu ikasleek zenbat eta nola ulertu duten.

● Erantzun galderei (idatziz edo ahoz). Gogoratu mota askotariko galderak egitea komeni dela (bai/ez, informazioa zuzenean jasotzekoak, --noiz, nor, norekin--, hausnarketa egitekoak, ondorioak ateratzekoak… etab.) Egia /Gezurra ariketak. ● Rol aldaketa: zeu irakasle, hau da, testuari buruzko galderak egiteko aukera emango diegu (erantzunak gero ahoz landuko ditugu). ● Buru-mapak edo ideiak antolatzeko ESKEMAK: irakurri bitartean/ostean komenigarria izaten da ikasleek honelako ideiak antolatzeko teknikaren bat erabiltzea testuaren esanahia hobeto harrapatzeko asmotan. a. Online mindmapa, FreeMind (software librea) b. Paperezko mindmap bat ● APPARTS: apparts akronimo bat da eta prozedura gauzatzeko txantiloia loturan topatuko duzue ●

Testu ideia nagusiak batzeko iragarki taula birtuala erabili ahal dugu. Padlet c. Padlet eredua

ETA AMAITZEKO... Testua aitzakia hartuta, ikasleek zer edo zer ekoiztuko dute: ❏ ❏ ❏ ❏ ❏

Laburpen bat (idatzizko edo ahozko adierazpena). Eskema bat egin. Gaiari buruzko eztabaida sortu/mahaingurua/solasaldi dialogikoa. Irudi bat/batzuk sortu (Visual Thinking/Irudika pentsatu) Glosarioa sortu.

or. 8

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

or. 9

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Metodologia

Testu idatziak, egun, era askotakoak dira: analogikoak eta digitalak, jarraituak (informazioa esaldi eta paragrafo jarraitutan antolatua) eta ez-jarraituak (zerrendak, formularioak, grafikoak, diagramak…), multimodalak (hitzak eta irudiak konbinatuz…).

● Gehiago jakiteko, horra dokumentu honen iturri bat (egin klik >): Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak

or. 10

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

Eranskinak

A B C D Ideien zurrunbiloa - Brainstorm GAIA: A

N

B

O

C

P

D

Q

E

R

F

S

G

T

H

U

I

_V

J

W

K

X

L

Y

M

Z or. 11

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

or. 12

Irakurketaren ulermena lantzeko estrategiak.

Uribe-Kosta BHI - B01 Berritzegunea.

IRAGARRI, BAIEZTATU ETA ARRAZOITU IRAGARPENAK

ARRAZOIAK

or. 13