idatzizko aginduak marraztu

Laguntza gela 1-Teilatuetan teilak marraztu. 2-Eguzkia horiz margotu. 3-Erdiko hodeiari betaurreko beltzak ipini. 4-Ate

Views 43 Downloads 0 File size 244KB

Report DMCA / Copyright

DOWNLOAD FILE

Recommend stories

Citation preview

Laguntza gela

1-Teilatuetan teilak marraztu. 2-Eguzkia horiz margotu. 3-Erdiko hodeiari betaurreko beltzak ipini. 4-Ate guztiak marroi ilunez margotu. 5-Hiru zuhaitz marraztu: bata handia, bestea ertaina eta azkena txikia. 6-Leiho batzuk horiz eta beste batzuk laranjaz margotu. 7-Zerutik lau txori hegan egiten jarri. 8-Errepidetik doan kotxe bat marraztu. 9-Etxe handian tximinia jarri, kea eta guztiz. 10-Zuhaitzetan frutak jarri. 11-Asmatu izen bat herriarentzat eta loreen azpian idatzi 1

Laguntza gela

1-Marraztu untxi baten burua zuhaitaren atzean. 2-Marraztu sugea zuhaitzetik gora igotzen. 3-Marraztu lau arrain uretan. 4-Uretan dagoen lorearen ondoan igela jarri. 5-Igelaren ondoan paperezko itsasontzia ipini. 6-Zuhaitz txikietako fruituak laranjaz margotu. 7-Margotu urdinez ura eta marroiz zuhaitzaren enborra. 8-Lore guztiak gorriz margotu. 9-Zeri begira dago hartza hain harrituta? Marraztu. 10-Jarri beste lau txori eskuinaldean. 2

Laguntza gela

1-Marraztu sei koko palmondoan. 2-Marraztu irlaren erdian tximinoa dantzan. 3-Marraztu irlaren ezkerraldean gizona arrantzan. 4-Marraztu loroa palmondoaren goiko puntan. 5-Marraztu ezkerraldean eguzki handia; ez ahaztu begiak, sudurra , ahoa eta masail gorri-gorriak jartzea. 6-Marraztu hegazkina eguzkiaren ondoan. 7-Egin gurutze bat hodei txikiaren gainean. 8-Egin zirkulu arrosa tximinoaren gainean. 9-Zirriborratu hodei txikia eta ostadarra ipini. 3