Errepaso Ariketak - Fisika (15-16) 2

Fisika-Kimika 1.Batx ERREPASO ARIKETAK 1. Azter ezazu arretaz irudia, eta erantzun iezaiozu galdera hauei (Metroaren b

Views 198 Downloads 4 File size 1MB

Report DMCA / Copyright

DOWNLOAD FILE

Recommend stories

  • Author / Uploaded
  • pepe
Citation preview

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

1. Azter ezazu arretaz irudia, eta erantzun iezaiozu galdera hauei (Metroaren batez besteko lastertasuna 60 km/h –1 km/min– dela joko dugu):

– Lagun bat San Mamesko geltokitik 3 km-ra badago, zer geltokitan dago? – Lagun batek Indautxun hartu du Metroa. Nora helduko da 2 minutuan? – Zer denbora behar duzu Erandiotik Barakaldora joateko? Zer distantzia egingo duzu? – Litekeena da lagun batek 18 minutu ematea aurreko bidaia egiteko? Eman ezazu zentzuzko azalpen bat. 2. Azter itzazu taulako emaitzak eta erantzun iezaiozu galdera hauei: Denbora (s) Posizioa (m) a) Non higitzen ari da gorputza? Izan al da noranzko aldaketarik? 0 0 b) Distantzia bera egiten du segundo guztietan? 1 2 c) Kalkula ezazu batez besteko abiadura lehendabiziko 2 2 8 segundoan eta 2. Segundotik 4. Segundora doan tartea. 3 18 Nola interpretatzen dituzu emaitzak? 4 32 5 50

v (m/s)

3. Irudiko grafikoa ikusita: a) Kalkula ezazu higikariaren azelerazioa 6 segundotik 9 segundora. b) Noiz aldatu du ibilgailuak noranzkoa? c) Zer distantzia egin du lehendabiziko 9 segundoetan? d) Non dago higikaria 12. segundoan? e) Zertan bereizten dira lehendabiziko 9 segundoen mugimendua eta azken segundorena? f) Zer denbora-tartean du higikariak azeleraziorik handiena?

t (s)

4. Irudiak emandako v/t grafikoaren arabera: a) Azaldu gorputzaren higidura. b) Kalkulatu lehen 6 segundoetan ibilitako distantzia. c) Kalkulatu batez besteko azkartasuna. d) Kalkulatu lehengo 4 segundoetako azelerazioa.

FISIKA 1 | cllScience

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

5. Lurretik 300 m-ra dagoen puntu batetik gorputz bat jaurti da gorantz, 40 m/s-ko azkartasunez. Idatzi dagokion higidura-ekuazioa eta kalkulatu: a) Lortuko duen altuerarik handiena. b) Lurrera heltzeko behar duen denbora eta une horretan daraman azkartasuna. c) Egin dagozkion e/t eta v/t grafikoak. 6. Pertsona batek garrasi egiten du mendi batetik 200 metrora dagoenean. Soinuaren abiadura airean 340 m/s-koa dela jakinik, zehaztu: a) Oihartzuna entzuteko behar den denbora. b) Garrasi egiten duenean mendira gerturatzen ari bada 3 m/s-ko abiadurarekin, zenbat denbora beharko da oihartzuna entzun arte? Erantzunak: a) 1,18 s; b) 1,17 s 7. Auto bat semaforo batetik 100 m-ra dago eta kale zuzen batetik semafororantz higitzen da 36 km/hko abiaduran. Zehaztu: a) Bere kokalekua semaforoari dagokionez 0,5 min-ren ondoren. b) Lehenengotik hurrengo semaforora iristeko (500 m-ko distantzian dago) behar duen denbora. Erantzunak: a) Semaforoa igaro ondoren 200 m-ra egongo da; b) 60 s. 8. Auto bat 10 h-tan ateratzen da 80 km/h-ko abiadura konstantean a) Zer distantziatara egongo da 12 h 15 min-an? b) Zenbat denbora behar du lehen 800 m-ak egiteko? Erantzunak: a) 180 km; 0,01 h= 36 s 9. Jon bere etxetik 200 m-ra dago, eta etxetik urrutiratzen ari da 4 km/h abiaduran. Erreferentzia puntutzat bere etxea hartuta, zehaztu: a) Hasierako kokalekua. b) Kokalekua 2 minutu igaro ondoren. c) 500 m-ra egoteko behar duen denbora. Erantzunak: a) 200 m; b) 333,33 m-ra egongo da bere etxetik; c) 270 s 10. Zehaztu txingurri baten abiadura eta adierazi m/s –tan. Kontuan izan pertsona batek 5 km/h abiaduran 6 min-z egiten duen distantzia bera egiten duela txingurriak 180 min-an. Erantzuna: 0,046 m/s 11. Zure aita etxetik ateratzean diru-zorroa ahaztu du. Konturatzen zaranerako aita 250 m-ra dago, eta bizikletan beraren bila joaten zara. Zure aita 5 km/h-ko abiaduran ibiltzen bada eta zu 18 km/h-ko abiaduran bazoaz, etxetik zer distantziatara harrapatuko duzu? Zenbat denbora beharko duzu aita harrapatzeko? Erantzunak: 346m-ra eta 69,2 s-ra 12. Atsedenalditik abiatuta, 1 Formula auto batek 180 km/h-ko abiadura har dezake 10 s-tan. Kalkulatu bolidoaren azelerazioa eta denbora horretan ibiltzen duen espazioa. Erantzunak: 5 m/s2 eta 250 m 13. 90 km/h-ko abiadura daraman auto batek balaztatu egingo du eta minutu erdian 18 km/h-raino murriztu du abiadura. Kalkulatu; a) Zenbat balio du ibilgailuaren azelerazioak? b) Zer espazio ibili du denbora horretan? c) Zenbat denbora beharko luke gelditzeko? Erantzunak: a) -0,66 m/s2; b) 453 m; c) 37,9 s

FISIKA 1 | cllScience

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

14. Auto batek gehienez zer abiadura eraman ahal izango du bat-batean autotik 100m-ra agertuko den traba batekin talka ez egiteko? Jo dezagun gidariak berehala erreakzionatzen duela eta bere balazta azelerazioa 4 m/s2-koa dela. Erantzuna 101,8 km/h 15. Zaldiko-maldiko batek 3 minuturo 10 bira ematen du. Biraketa ardatzetik 10 m-ra dagoen auto batean ume bat dago. Kalkulatu haren abiadura angeluarra (rad/s-tan) eta abiadura lineala. Erantzunak: 0,11π rad/s eta 1,1π m/s 16. Gurpil batek 20 bira/minutuko egiten du. Zehaztu: a) Periodoa. b) Abiadura angeluarra. c) Periferiako puntu batean abiadura lineala, gurpilaren diametroa 100 cm dela jakinda. Erantzunak: a) 3 s; b) 0,66π rad/s; c) 0,33π m/s 17. 40 kg-ko pisua duen kutxa bati bultza egin diogu, 80 N-eko indarrez. Marruskadura indarra 60 N-ekoa dela jakinda, zenbateko azelerazioz higitu da kutxa? Zenbateko abiadura zuen bultzatzen hasi eta 5 s-ra? Zenbateko indarrez bultzatu beharko genuke kutxa abiadura konstantez higitzea nahi izanez gero? Erantzunak: 0,5 m/s2; 2,5 m/s; 60 N 18. Kalkula ezazu 20 N-eko indarra aplikatzean 5 m/s2-ko azelerazioa hartzen duen gorputzaren masa. 19. Kalkula ezazu 600 N-eko indarra aplikatzen zaionean abiadura 1,8 km/h-tan segundo bakoitzeko handitzen duen gorputzaren masa. Em. 1200Kg 20. Indar baten modulua 4 N-ekoa da eta x ardatzarekiko 30º angelua osatzen du. Kalkula ezazu indarraren osagaiak x eta y ardatzetan. Em.3;5N eta 2N 21. Gorputz baten pisua Ilargian 400 N-ekoa da. Zein izango da gorputzaren pisua lurrean? Datuak: g(ilargia)= 1,63 m/s2. Em. 2408N 22. Bi gorputz masa berdinekoak lurrera jausten dira 1 km-ko altueratik ilargian eta lurrean hurrenez hurren. Marruskadura mespreziatzen bada, zein erlaziotan egongo da bien abiadura lurreratzean? Badu eragina gorputzen masa? Em. vT= 2,45 vL. masak ez dute eraginik. 23. Kalkula ezazu behar den indarra geldiarazteko 8 segundotan: a) 3000 kg-ko kamioia 80 km/h-ko abiadura doana errepide horizontal eta zuzen batetik. b) 0,5 kg-ko pilota doana aurreko kamioaren abiadura eta ezaugarri berdinetan . Em. -8333 N eta -1,4 N 24. 500 kg-ko kotxe bat 80 m-ko kurba egiten duena eta 120 km/h-ko abiaduraz doana: c) Zein azelerazio mota dauka? d) Zein indarra egin behar da kotxean kurban atera ez dadin? e) Zerk egiten du indar hori kotxean? Em: azelerazio zentripetua, 6931N, marruskadura indarra.

FISIKA 1 | cllScience

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

25. Zein indar eman behar zaio 300 tonako espaziuntzi bati igo dadin 11 m/s2ko azelerazioz? Em. 6,24.106 N. 26. 2000 kg igogailu bat 1m/s2-ko azelerazioz gora doa, zein da kableak jasaten duen tentsioa? Em. 22000N. 27. Lanpara bat 1,35 m/s2 azelerazioaz igotzen den igogailu baten sabaitik zintzilikatuta dago. Lanpara jasaten duen kablearen tentsioa 72 N-eko da. a) Zein da lanparen masa? b) Zein izango da tentsioa igogailua hasten denean galgatzen dezelerazio berdinarekin? Em. 6,5 kg eta 54,9 N 28. 800 kg-ko higikaria igo egiten du 15º-ko angelua osatzen duen plano inklinatutik eta 32 m egiten du 5 s-tan. Marruskadura mesprezatuz kalkula ezazu higikariaren azelerazioa eta motorraren indarra. Em. 2.56 m/s2 eta 4077 N. 29. Irudiko kasuan kalkulatu: a) Sistemaren azelerazioa b) Tentsioen balioa

30. A puntuan askatzen den bolatxoak irudiko ibilbidea jarraitzen du. Ibilbideak ez duela inolako marruskadurarik eragiten eta B puntutik igarotzerakoan bolatxoaren abiadura 14 m/s-koa dela jakinik, kalkulatu: a) A eta B puntuen arteko distantzia. b) Bolatxoaren abiadura C puntuan. 31. 8 kg-ko gorputza arrastatu egiten da mahai horizontal batetik 60 º-ko angelua osatzen duen 32 N-eko indarraren eraginez. a) Zein azelerazioz mugitzen da gorputza? b) Indarra aplikatzean bere abiadura 3 m/s-koa bazan, zein abiadura lortuko du 5 s-tan? Em. 2m/s2 eta 13 m/s 32. 45 kg-ko gorputza arrastatu egiten da mahai horizontal batetik 60 º-ko angelua osatzen duen170 N-eko indarraren eraginez. Marruskadura koefizientea 0,23 bada kalkulatu: a) Zein azelerazioz mugitzen da gorputza? b) Zenbat denbora beharko du 6m/s-ko abiadura hartzeko geldiunetik abiatzen dela suposatuz. Em. 0,38m/s2 eta 15.8 s 33. Irudian azaltzen den sistema geldiunetik abiatzen da. Plano horizontalaren eta blokearen arteko marruskadura koefizientea 0’2 da. Indar guztiak ondo irudikatu eta kalkulatu: a) Sistemaren azelerazioa. b) Sokaren tentsioa.

FISIKA 1 | cllScience

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

c) Zenbat denbora behar den zintzilik dagoen blokeak lurra jotzeko 34. 30ºkomalda duen plano inklinatu baten beheko muturretik 5 Kg-ko bloke bat jaurtitzen da planoan gora 20 m/s-ko hasierako abiaduraz. Blokearen eta plano inklinatuaren arteko marruskadura koefiziente zinetikoa 0’2 dela jakinda, kalkulatu: a) Blokeak egindako distantzia gelditu arte. b) Blokearen hasierako eta bukaerako energia mekanikoak. c) Marruskadura indarrak egindako lana ibilbide osoan. 35. Irudian azaltzen den ibilbideak ez du inolako marruskadurarik. Bolatxoa “C” punturaino iristen dela jakinik, kalkulatu: a) “B” puntuko abiadura b) “A” puntuko abiadura.

r

(

)

r

36. Higikari baten posizio bektorea ondokoa da: r (t ) = 2ti + 18 + 6t − 4t 2 j (S .I .) . Kalkulatu: a) Higikariaren hasierako posizioa. b) Ibilbidearen ekuazioa. c) Higikariaren abiadura bere ibilbideak “OX” ardatza zeharkatzen duen unean.

r

37. Gorputz baten higiduraren ekuazioa, SI sistemako unitatetan, hau da:

r r r r = (2t − 4 ) i + t 2 j

a) b) c) d) e)

Kalkulatu: Gorputzaren hasierako posizioa Posizio-bektoreak t1 = 1 s eta t3 = 3 s-tan Higikaritik jatorrira zenbateko distantzia dagoen t3 = 3 s unean Desplazamendu-bektorea eta bere modulua t1 = 1 s eta t3 = 3 s artean Ibilbidearen ekuazioa

38. N-etan adierazita dauden honako indar hauek gorputz bati eragiten diote guztiek:

r r r F1 = −20 i + 30 j r r r F2 = 30 i + 10 j r r r F3 = 10 i − 20 j

Marraztu indarren diagrama, eta (modulua, norabidea eta norantza).

kalkulatu

erresultantea

39. Irudiko erregela O puntu baten inguruan bira daiteke. Kalkulatu zein den F1 eta F2 indarretako bakoitzaren momentua O-rekiko, eta lortu sistemaren momentu erresultantea. 40. Gorputz batean 10 N-eko eta 5 N-eko bi indar aplikatu dira. Esan zein diren erresultantearen modulua eta aplikazio puntua kasu hauetako bakoitzean: a) Indarrak paraleloak eta noranzko berekoak dira, eta aplikazio puntuen arteko distantzia 3 m-koa da. b) Indarrak paraleloak dira, aurkako noranzkoa dute, eta aplikazio-puntuen arteko distantzia 3 mkoa da.

FISIKA 1 | cllScience

Fisika-Kimika 1.Batx

ERREPASO ARIKETAK

41. Kalkula ezazu indar erresultantearen balioa kasu hauetan :

42. Hasieran 25 cm-ko luzera duen malguki batek 45 cm-ko luzera du bertatik 22 N-eko pisua zintzilikatzean. Kalkula itzazu: a) Malgukiaren konstante elastikoaren balioa. b) Malgukiaren luzera, bertatik 27,5 N-eko pisua esekitzean. 43. Kalkula 90º-ko angelua eratzen duten bi indarren ordezkariaren balioa 30 N-ekoa da, eta bi indarretako baten modulua (F1) 12 N-ekoa da. Zein da beste indarraren modulua? Egin ezazu eskema bat. a) Zer indar egin beharko da gorputza higi ez dadin? b) Zer norabide eta noranzko izan beharko ditu indar horrek? 44. 120 kg-ko masa duen automobilean eragiten duen indar normalaren balioa kalkulatu, bi kasuotan: (marraztu indarren eskemak) a) Errepide horizontalean higitzen denean. b) 25º-ko malda duen aldapan gora doanean. 45. Gainazal horizontal batean dagoen 50 kg-ko gorputza higitzen ari da, gainazalarekiko paraleloa den 300 N-eko indarrak bultzatuz. Marruskadura zinetikoaren koefizientea 0,2 bada, irudikatu eta kalkulatu gorputzean eragiten duten indar guztiak, eta bilatu azelerazioaren balioa. 46. Gorputz bat 30º-ko planoan erortzen uzten da. Kalkulatu gorputzaren azelerazioa: a) Marruskadura kontuan hartzen ez bada. b) Marruskadura koefizientea 0,5 bada. Gorputzaren masa bikoiztuko bagenu, azkarrago eroriko al litzateke?

FISIKA 1 | cllScience