Buruketak 4.Maila

BURUKETAK 1) Pareta batek guztira 25 m-ko luzera dauka. Paretaren hiru bosten margotu baditugu, zenbat m gelditzen zaizk

Views 91 Downloads 10 File size 39KB

Report DMCA / Copyright

DOWNLOAD FILE

Recommend stories

Citation preview

BURUKETAK 1) Pareta batek guztira 25 m-ko luzera dauka. Paretaren hiru bosten margotu baditugu, zenbat m gelditzen zaizkigu pareta guztia margotzeko?

2) Donostira doan autobusak 45 pertsona eraman ditzake gehienez. Beteta badoa, zenbat pertsona eramango ditu 8 bidaietan?

3) 250 l-ko kolonia bidoi bat daukagu. 6 l-ko zenbat kolonia ontzi bete ditzakegu? Zenbat litro geratuko dira soberan?

4) Ainara erosketak egitera joan da. Honako hau erosi du; ogia (1,20 euro), txokolatea (1, 55 euro), 2 kg sagar ( 2,30 euro) eta esnea ( 0,70 euro). Zenbat ordaindu du? 20 euroko bilete batekin ordaintzen baldin badu, zenbat bueltatuko diote?

5) Mikelek irakasleak bidalitako liburu bat irakurri behar du. Goizean, ordu bat eta hogeita bost minutu egon da irakurtzen eta arratsaldean , bi ordu eta berrogeita hamar minutu. Zenbat denbora egon da irakurtzen Mikel?